Historia
Lur 2000 1994an jaio zen Zornotzako Kalbario plazan, establezimendu txikia zen orduan. Hasieran, animalia txikiekin egiten genuen lan; denborak aurrera egin ahala, hazi egin gara, filosofia ukaezin honi jarraikiz: gure produktuetatik onena lor dezazun, langile adituek aholkularitza osoa ematea.
Gaur egun, lokal handi dugu, Lemoako Estaziñoa kaleko 18 Gn. Herrien kanpoaldean dagoenez, erosoa da bertara iristea, eta, autoa aparkalekuan utzita, lasai asko ezagut gaitzakezu eta argi ditzakezu zure zalantzak.
Gure ustez, gure publizitaterik onena pozik dagoen bezeroa da, eta, hori lortzeko, bezeroei laguntzeko trebatutako eta prestatutako langileek gogotsu egiten dute lan. Gure helburua ‘giza berotasunez’ bildutako salmenta egitea da, zuri aholku emanez eta zure zalantzak argituz. Zatoz egiaztatzera!
Ramón Zearreta
NEKAZARITZAKO INGENIARI TEKNIKOA
Ramonek, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearekin harremanetan 30 urte baino gehiago daramatzanak eta ustiategi ekologikoekin lotura duenak, aholku emanez eta ezagutzak transmitituz zuzentzen du Lur 2000. "Transmisio-uhala izaten saiatzen gara, erabiltzaileek beren baratze, lorategi edo ustiategietan kalitaterik handiena lor dezaten".